Kritika literarioa- iPuiN LiZuNaK
Nire kritika literarioa Ipuin Lizunak-ri buruzkoa da Aitor Aranak idatzia.
Aitor Arana 1963-ko Abenduaren 21-ean Legazpin (Gipuzkoa) jaio zen. Ipuin Lizunak narrazioa idazteaz gain Ipuin Ilunak, amodioren gazi-gozoak, Ezohiko ipuinak eta Haize gorria bezalako liburuak idatzi ditu.
Testuinguruari dagokionez, argi dago idazlea gaur egungoa dela nahiz eta komtakizunaren zati bat duela 50 urteko baserri giroan kokatuta dagoen.
Liburua lau edo bost orrialdetako kontakizunetan banatuata dago, kontakizun bakoitzean pertsonaiak eta istorioa erabat aldatzen dira, lehenengoan adibidez, baserrian guraso eta anai arrebekin bizi den Maritxuk, Bartolorekin harreman sexualak mantentzen ditu, baina Maritxuren aitak erdi-erdian harrapatzen ditu eta Bartolo Maritxurekin ezkokontzera derrigortzen du.
Ideia nagusia liburu bakar batean harreman sexual nahiko arraroak biltzea da, kutsu dibertigarri bat dutelarik.
Pertsonaiak hasieran errealak dira baina azken bi kontakizunetan nahiko arraroak bihurtzen dira nahiz eta hasiera batean oso arruntak ematen duten.
Irakurketari buruz, nahiko erraza dela uste dut, ulertzeko ez delako oso korapilatsua eta hiztegiari dagokionez ulerterraza dela uste dut ez dagoelako hitz ezezagun gehiegi.
Nire iritziz, nahiko entretenigarria da baina bigarrenak nazka pixka bat ematen du eta hobe da hirugarrenean gehiegi ez pentsatzea. Hala ere orokorrean ez zegoen gaizki klaseko lan bat izateko.

Zabaldu
del.icio.us